Maina Corronado





Donibane Lohizunen sortua baina Española jatorriz, Maïna-k dantza españolak ezagutzen ditu 5 urte dituelarik, Elvira VINES SOTO-rekin. Hiru urteren buruan, dantza klasikoa hasten du Gina BARTISSOL-ekin. Hamabost urte dituelarik, Lele DE TRIANA-ren (Opera de Paris-eko español baletaren maisu) SOL Y SOMBRA taldean sartzen da. Eta beraz, Frantziako eta atzerriko antzoki haundienetan dantzatzen du. Hemezortzi urtetan, Rafaël AGUILAR-ren (Madrileko baleta nazionalaren koregrafia-egile) baletan hartua da eta sei urtez, dantza españolaren estilo ezberdinak eta flamenkoa ikasten ditu.

1975-ean, Maïna Donibane Lohizunerat itzultzen da eta hor, bere akademia edo eskola sortzen du. Bere ikasle hoberenekin, talde bat sortzen du eta jaialdi ainitzetan parte hartzen : hala nola Mont de Marsan-en, Tarbes-en, Pariseko dantza erakusketan. Kasino haundietan dantzatzen du ere : Miarritzen, Deauville-n, Valreas-en…

1992-an, Parisen, Maïna-k Scene Française-eko koregrafia txapelketan lehen saria lortzen du. NIEVES ONGAY baleta españolan parte hartzen du eta hilabete batez, Genes hiriko CARLO FELICE gelan dantzatzen du (Italian). Bilboko ARRIAGA antzokiarentzat Carmen-en koregrafia egiten baita ere Luis Marianori egiten zaion omenaldiaren koregrafia (Pariseko CIRQUE D’HIVER delakoan).

1995-ean, Lehen Jaialdi Andaluziarra antolatzen du eta urte guziz Espainiako talde haundienak ekarrazten (R. AGUILAR, A. CANALES, J. ANTONIO eta abar…). 1999-an, bere konpainia sortzen du eta bere CAPRICHO FLAMENCO sorkuntza aurkezten Baionako antzokian eta ondotik St Cloud hiriko 3 PIERROTS antzokian. 2001-ean, Miarritzeko Temps d’aimer jaialdian bertze sorkuntza bat aurkezten du : IMPREVISIBLES sorkuntza garaikidekoa edo kontenporaneoa. 2002, bertze sorkuntza baten urtea da : flamenko berritzaile bat eta benetakoa ere… Hau dugu PARFUM FLAMENCO sorkuntza, Tarbes hiriko jaialdi andaluziarrean aurkeztua. 2005-ean, Pascal GAONA-ren azken emanldiaren sorkuntzan parte hartzen du : FLAMENCO.FR

2007 urtearen hastapenetik, BODARIN emanaldiaren flamenko partea sortzen du Christian LARRALDE-rekin. Lan horri esker, bere artearen alde berri batean sartzen da, euskal dantzari mestizatuz edo nahasiz.