Parisen sortua 1971-ean, Christian Larralde-k euskal dantza 4 urtetan hasten du, GAZTERIA taldean. Nerabetasunetik edo gazte denetik, Portugalen, , Eskozian, Espainian, Yougoslavian eta Italian barna ibiltzen da, Euskal Herriko dantza taldeekin, oporrak dituelarik.
1987-an, GAZTERIA taldearen zuzendaritza hartzen du, Pariseko Euskal Etxean. Hor, ANAIKI gizon-abesbatzaren nagusia ezagutzen du : Jean-Marie GUEZALA. 2000-garren urtean, ANAIGAZTEAK konpainia sortzen du eta « Ibilaldi bat » proiektuaren zuzendaritza artistikoan parte hartzen. Emanaldia, Pariseko Trianon théâtre antzokian emana izan da 2001-ean eta ondotik Baionako antzokian 2002-an.
2001-tik Donibane Lohizunen izanki, edozein emanalditan ikus dezakegu. Gabadiko Iruski taldearen « Dantza » emanaldiaren koregrafia berria egiten du. Emanaldi hori, Txekoslovakiako eta Ukraniako jaialdi zonbaitetan aurkeztua da 2003-ko udan. Hazparneko taldearen « Mendetan » eta « Ikurinari » emanaldietan parte hartzen du ere koregrafio bezala. 2004-ean, « West Ibarre Side Story » komedia musikalarentzat lan egiten du. 2005-ean, Garaztarrak taldearen emanaldi berria sortzen du. Ohitura eta berrikuntzaren nahasteko duen axola, hip hop eta dantza tradizionalen arteko nahasketan agertzen da. 2006-an, Donapaleuko Burgaintzi taldearen emanaldian parte hartzen du eta ondotik, « Senpereko Sorginak » sorkuntzan ere, hau Senpereko helduentzat egina delarik.
2004-eko azaroan, « Bidean Zehar » emanaldia aurkezten du, Gayarre antzokian eta gero Luhuson, Donibane Garazin eta Donibane Lohizunen, ANAIGAZTEAK konpainiarekin. Emanaldi horren bidez, Juan Antonio URBELTZ idazle-koregrafialari famatuarekin lan egiten du. Lau emanaldietan, 4 000 ikusle nunbaitan bildu ditu. Emanaldi horren arrakasta ikusiz, « BODARIN » emanaldiaren sortzeko asmoa dauka 2007-an. Horrela, bertze kultureri egiten den idekitzea edo zabaltzea eta mestizatzea edo nahasketa sakonduko ditu.