« Biziki aberats den euskal arte herrikoiaren iturrietan, mailegatzeko gaitasun goiztiar bat azpimarratuz hasi behar da. Haren zahartasun haundia eta kontserbazio ahalmena ukatu gabe, bi elementu horiek eskuratzeko edo beretzeko izugarrizko ahalmen batez bikoizten direla ados jarri behar dugu. »
Jean-Michel Guilcher-en La Tradition de danse en Béarn et Pays Basque Français liburutik
Anaigazteak konpainiak Iparraldeko dantzari biltzen ditu eta Arbona, Basusarri, Ezpeleta, Gabadi, Luhuso, Urruña edo Donibane Lohizungo herrietako gazteria federatzen du. Dantzari horiek, beren jatorrien atxikitzeko arduratsu baitira bainan denbora berean euskal dantzaren ondarea aberastu nahi baitute, bertze aukerak arakatzen dituzte euskal dantzarentzat, bertze irakasgaiekin mestizatuz edo nahasiz. Honela, 2001-ean "Ibilaldi Bat"-ekin eta 2004-ean "Bidean Zehar"-ekin, konpainiak, dantzaren eta kantuaren arteko lotura edo harremana goraipatu zuen, Pariseko ANAIKI gizon-abesbatzaren laguntzarekin. Emanaldi horiek 6 000 ikusle bildu dituzte Pariseko Trianon Théâtre antzokian, Baionako antzokian, Iruñako Gayarre antzokian, Donibane Garazin edo Donibane Lohizunen. Guti landua izan den itxura bat taulen gainerat ekarri dute : kantatuak diren dantzak.
« Bodarin » duzu, Anaigazteak konpainiaren lan berria. Hortan, 3 helburu aurkitzen dira :
1. Boda Arin – Kontrako Ezkontza : Euskal kostalde osoan, Lapurdiko ihauteriek urteko momentu azkar bat osatzen dute. Denbora berean, sorginkeria ihauterien garaiari biziki lotua zaio. Gure irudimenean leku haundi bat dauka eta bereziki, 1609-an Pierre de Lancre-k egin dituen epaiketen ondotik. Ohituraren antzeratze baten egiteko ordez, Anaigazteak konpainiak gertakari horien mamia atxiki nahiago du, gaurko munduari egokituz. Ohitura – Berrikuntza ; Ihauteri – Sorginkeri ; Xuri – Beltz ; Euskal Dantza – Modern Jazz ; aurkako edo kontrako guzi horiek dantza emanaldiaren lehen partean ezkontzen dira.
2. Boda Arin – Ezkontza zalua : Amaya, herriko neskekin flamenkoan norgehiagoka ari zelarik samurtuta, bere sorterritik joaiten da. Bere bidaian, desafioka ari diren euskaldun gazte batzu aurkitzen ditu. Bi kulturen arteko topaketa baten aukera dugu hemen… Flamenka arima eta adorea, euskal zalutasun eta harrotasunarekin ezkonduko ote dira ? Bigarren parte hortan, hori dautzuegu eskaintzen.
3. Boda Arin – Ezkontza abila : Efektu bereziak, bideoa, dantzari goraldia, grabaketak eta musikariak nahasten dituen 5.1 surround soinua, horiek denak dira emanaldian agertzen. Soinu eta ikuste-elementuak naturalki sartzen dira, teknika hor dago emanaldiaren estetika ikusgarriago bilaka-arazteko.
Gaurko koregrafia, munduari eta berrikuntzari idekia, sustraiak ahantzi gabe…
Hau duzue Bodarin .