Joxean San Miguel



1967-an sortzen da Zaragozen. Josean-ek bere hauspo-soinu ikasketak goizik hasten ditu Gasteizko Asociación Alavesa del Acordeón elkartean. Gero, Gasteizko Goi-mailako Kontserbatorioan sartzen da eta ondotik Parise alderat joaiten da. Han, konposaketa, analisia edo azterketa, musikaren idazketa lantzen ditu C. BALLIF, H. EXTREMANIA eta I. DUHA erakasleekin. 1993 eta 1997 arteko urteetan, ikastaldiak egiten ditu Europan barna. Horren ondotik, euskal kostalderat bizitzerat heldu da eta Baionako kontserbatorioan sartzen. P. CABALETTE eta P. DEFOSSEZ erakasleekin, harmonisazioan, analisian eta idazkeran hobetzen da, baita ere elektro-musikan eta soinu-grabaketen konposaketan.

Behin eta berritz sariztatua izan bada ere, Urrezko Medaila edo Domina ukaiten du analisia eta idazkerarentzat eta SACEM elkarteko saria 1994 eta 1995 urteetan. Musika eta abesbatza erakaskuntzan, bere CAPES-a lortzen du. Ondotik, 2000-garren urtean, Baionako kontserbatorioan, konposaketa saria ukaiten du (DEM diploma).

Bere diskografian sei diska konda ditzakegu. 1997-an, Pomarez-eko harmoniaren Juanita de Mayo lanean parte hartzen du. Harmonisatzen eta sortzen du ere euskal dantzarentzat : hala nola Zirrin Zarran (1998), Burgaintzi (2000), Dantza Ele (2005) bainan ere kantuarentzat Besta Soinu – Chant d’Enfants (2004). Horrez gain, pieza osoak sortzen ditu dantza baletentzat, hala nola Kutx ala Pil (2005).

Beraz ez da harrigarria errexki onartu baldin badu ANAIGAZTEAK konpainiak egin dion proposamena. 2007-aren hastapenean, BODARIN emanaldiaren flamenko parte musikala osoki sortu du. Ziburun etxea izanki, parada on bat da beretzat bere jatorria (española) eta euskal kulturaz duen ikusmoldearen nahasteko.