Patrik Larralde


1976an sortua , Pariseko Euskal Etxean haunditzen da, hango musika, dantza eta biziaz inguraturik. Musika 11 urtetan hasten du Pariseko musika kontserbatorioan. Bere adineko mailan, bigarren saria irabazten du pianoan. 15 urtetan, helduen mailan, Pariseko Kantu Txapelketaren bigarren saria eta publikoaren saria irabazten ditu. 18 urtetan, Euskal Herrirat heldu da bizitzerat eta Hiriburuko LEINUA taldean sartzen da dantzari eta musikari gisa. Dantzarentzat, pieza batzu sortzen ditu eta laster LEINUAren emanaldien zuzendaritza musikala hartzen du (Nahas mahas 1998an edo Xiberoko mazkak 1999an). Denbora berean, Leinuako Txarangaren zuzendaritza hartuz, Anaban izeneko lehen diska grabatzen du 2001ean. Diska horren harmonisazio osoa bakarrik egin du (hilabete batez 2000 diska baino gehiago salduko dira).

Baionako kontserbatorioan, Beñat Achiaryren klasea segitu eta, Poitiers-eko CESMDAn sartzen da. Han, Estatuko Diploma lortzen du Musika Tradizionalean. Okzitania, Bretainia, Frantzia eta Amerikako artistak ezagutu eta (Lubat, Pifarelli edo Tisnes), Euskal Herrirat itzultzen da burua proiektuz beterik. Hala nola, 2002an Lur zaharra sortzen du eta 2005ean Ithurri zaharretik.

Orain, Iparraldeko Dantzarien Biltzarra-ren lehendakaria da eta Euskal Kultur Erakundearen administratzaile bat. CMDTA-n (Akitaniako musika eta dantza tradizionalen elkartea-n) administratzaile postu bat dauka eta Iparraldeko Trikitixa Elkartea-ren sortzailea da.


Gaur-egun, dantza eta musika tradizionalean ezaguna da. 2007an, Nun da panderoa emanaldia sortzen du eta 2006an, Vanda antzerkiaren musika idazten. 2007an, Aintzina diskan parte hartzen du eta 2008an, bere lehen diska pertsonala (bere musika eta kantuak) atera behar luke (kasik egina dago) Malestruk izenarekin

ANAIGAZTEAK Konpainia parte hartzen du hastapenetik : 2001ean Ibilaldi Bat eta 2004ean Bidean zehar emanaldien musikak idazten eta harmonisatzen ditu, 10 musikariren zuzendaritza hartuz ere.

Beraz, BODARIN emanaldian parte hartzea errexki onartu du, musika tradizionala gaurko soinuekin nahasteko gogoarekin (bainan hemen, musikari gutiagorekin eta teknika mailan, eskaera zorrotzagoekin lan egin beharko du).